viernes, 10 de octubre de 2008

ANTXETA INGURUKO IPUIN BAT



Udaletxearekin ere ainbat zailtasun bizi izan ditugu. Jarraian antxetan arazo hauetariko bat kontatzeko asmaturiko ipuin bat:

ANTXETAREN IPUINA
Munduan asko bezala, Antxeta bat bizi zen Donostiako itsasertzeko inguruetan. Antxeten antzera Arantxa eta egan egiten pasatzen zuen eguna baina gure antxeta ez zen besteak bezalakoa eta ez zen pozik bizi.

Egun batean, urrutian, gazte talde baten ahotsa entzun zuen:
“-Zerbait egin dezakegu!
-Bai. Haurrekin euskaraz jolastu eta auzoan giro pixkat jartzeko gogoa daukat.
-Zergatik ez dugu aisialdi talde bat sortzen?”

Hau poza Antxetak hartu zuena hau entzutean! Itsasoari bizkarra eman eta ahotsak entzun zituen alderuntz jo zuen egan Egiaraino iritsi zen orduan eta entzundako gazteen lagun egin zen. Gustura hartu zuten hauek eta guztien artean, pentsatutakoa martxan jartzen hasi ziren.Ideia asko eta ilusio haundia zutenez, laster hasi ziren gauzak egiten:
“-Egingo al ditugu jolas batzuk Porrontxotan?
-Bale. Eta zergaitik ez asteburu pasa bat mendian?
-Zeinen ondo! Jo, eta mundiala litzake udaran kanpaldi bat egitea.Kanpin dendak hartu,lozakuak eta. Abentura ederra izango litzake!”

Honela, geroz eta gauza gehiago egiten zituzten. Gure Antxeta hantxe egoten zen beti haurrez inguraturik pozik. Denborarekin, geroz eta lagun gehiago zituen; haurrak eta baita begiraleak ere.
Antxetak bizitzeko leku bat behar zuen hala ere. Egunero egotekoa; bere lagunekin elkartzeko gune bat. Eta honela sortu zen Haur Txokoa. Egun hartatik aurrera, Egiako haurrek egunero zuten Antxetarekin egoteko aukera; eta lagunekin. Eta jolastu, abestu, tailerrak egin, dantzatu, panderoa jo, hitz egin edo bururatzen zitzaiena egiteko

Urteak pasa ziren, eta Antxetak hantxe jarraitzen zuen, eta harekin batera bere lagun zahar eta berriak.Lagun zaharrak, aspaldi ezagutzen zituenak, behin haur zirenak, jada ez ziren haurrak eta Gazte Lokala sortu zuten:
“-A ze ondo, gazteentzako leku bat ere izango dugu auzoan.
-Eta udaran erruta egingo degu: Abenturaz blai!
-Irrati bat ere; entzun gaitzatela uhinetan barrena.”

Honela Antxetak 15 urte egin zituen, eta baita 25 ere. Auzoan jende askok ezagutzen zuen jada. Kultur etxean ere ezagutzen zuten, bertan lagun ugari zituen eta Iritsi zen eguna behin haur ziren lagun zaharrak, oraingo haur berrien begirale egin zirela. Eta Antxeta oso pozik jarri zen. Denbora pasatzen ikusten zuen bere lagun taldea geroz eta haundiagoa zelarik.

Baina egun batean tristura eta negarra iritsi ziren gure Antxetaren bihotzera. Bere etxea utzi behar zuela esan zioten. Hainbeste une zoriontsu bizitako lekua hustu beharra zegoen. Negar eta negar egin zuen eta baita haserretu ere, ez bait zuen bertatik alde egin nahi.
“-Antxeta, ez negarrik egina, animo!
-Beste etxe bat izango duzu, hau bezain polita.
-Bai, eta denborarekin etxe berrira ohituko zara.
-Gu ere zurekin joango gara!”

Hitz hauek entzunda, Antxeta pixkat animatu zen eta bere lagunez lagundurik maletak prestatzen hasi zen etxe berrira joateko asmoz.

ETA HAU HALA BAZAN EZ BAZAN, IPUIN HONI BUKAERARIK EZIN EMAN.

jueves, 9 de octubre de 2008

TAILERRAK







1. Helburuak:
- Hezitzaileek behaketa gauzatu eta umeen interesak identifikatu.
- Haurren interes motibazio eta desiretatik abiatuta, esperimentazioa bultzatu.
- Haurren arteko eta hezitzaileekiko komunikazioa hobetu.
- Umearen ikaskuntza prozesua estimulatu (ingurugiro eta material aberatsen laguntzaz).
- Ekintzaren jarraipena gauzatu; ikusi eta hausnartutakoaren arabera egunez egun eskaintza egokitzea eta hobetzea.
2. Metodologia.
- Tailer hauek planifikatzeaz, garatzeaz eta ebaluatzeaz hezitzaile bat arduratuko da hiru hilabete bakoitzean. Hezitzaileak, aurreko hiru hilabetean prestatua izan beharko du plangintza eta beste hezitzaileekin kontrastatua.
- Bi saio egingo dira hilabete bakoitzean. Asteko bat.
- Tailerrak ez dira zuzenduak izango. Hauen izaera edo gaia umeen interesetatik sortua izan behar du, honetarako; eguraldi ona badago, kalera, parkera… joango gara. Umeen ekintza behatuz haien interes eta beharrak identifikatuko ditugu. Informazio honekin hurrengo ostegunerako tailerrak proposatuko dira: esperimentuak, eskulanak, sailkapenak, bilketak, manipulazioak, eraikuntzak etab.
- Tailerren nondik norakoak umeen interes, esperimentazio, deskubrimendu eta garapenaren arabera egokitzen joango gara.
- Hilabeteko azken saioarekin batera, umeekin, hilabeteko tailerraren inguruko gogoeta bat, errepaso moduan egingo dugu elkarrizketaren bitartez. Honela, gaia “feed back”aren bitartez borobiltzeaz gain amaiera emango diogu.
- tailerrak oroitu eta ebaluatzeko zenbait fitxa:

TAILER MOTA:Josten trebatu.

ADINTARTEA:4-12 urte bitartekoentzat.

DENBORA:17:00etatik 19:30tara (bakoitzak behar duen denbora eskainiko dio).

HELBURUAK:

· Ikasteko gogoak piztu.
· Koordinazio fina landu.
· Autonomiarako tresnak eskuratu.
· Sormena bultzatu.
· Ondo pasa.

METODOLOGIA:

Tailerren txokoan, materiala modu erakargarri batean prestatu. Material guztia begi bistan egongo da baina ordenatua aldi berean erabilera errazteko.
Haur Txokoa zabalik dagoen ordutegian tailerrean parte hartzeko aukera eta denbora izango dute; bakoitzak nahi duena, nahi duenean eta nahi duen denboran egiteko aukera emango zaie, baldintza materiala zaindu, minik ez hartu eta minik ez ematea izango da.
Eredurik ez zaizkie emango. Hala ere tailerren txokoan etengabe hezitzaile bat egongo da suertatzen zaizkien kezkak argitu edo behar dutenean laguntzeko.

MATERIALA:
o Botoiak 50 bat (tamaina, kolore eta forma ezberdinetakoak).
o Jostorratzak 10 bat (zulo handiarekin).
o Jozteko haria 3 bat
o Oihalak 25 bat zati (kolore tamaina forma eta ehundura ezberdinetakoak).

EBALUAZIOA:

Helburuak bete ditugu. Oso gustura hartu dute parte.
Txokoan hezitzaile bat finko egotea ez dugu bermatu eta tarteka falta nabaria izan da.

TAILER MOTA:Lehenago bildutako hosto lehorrekin eskulanak egin.

ADINTARTEA:4-12 urte bitartekoentzat.

DENBORA:17:00etatik 19:30tara (bakoitzak behar duen denbora eskainiko dio).

HELBURUAK:
· Ikasteko gogoak piztu.
· Koordinazio fina landu.
· Naturarekiko lotura indartu.
· Sormena bultzatu.
· Ondo pasa.

METODOLOGIA:
Tailerren txokoan, materiala modu erakargarri batean prestatu. Material guztia begi bistan egongo da baina ordenatua aldi berean erabilera errazteko.
Haur Txokoa zabalik dagoen ordutegian tailerrean parte hartzeko aukera eta denbora izango dute; bakoitzak nahi duena, nahi duenean eta nahi duen denboran egiteko aukera emango zaie, baldintza materiala zaindu, minik ez hartu eta minik ez ematea izango da.
Eredurik ez zaizkie emango. Hala ere tailerren txokoan etengabe hezitzaile bat egongo da suertatzen zaizkien kezkak argitu edo behar dutenean laguntzeko.
Bi proposamen ireki egingo zaizkie:
1- hostoak purpurinarekin hornitu eta zintsilikagailuak egin.
2- Hostoaren kolore eta formak aprobetxatuz, “collage” modukoak osatu.

MATERIALA:
o Aurreko egunean bildutako hostoak, (tamaina, kolore eta forma ezberdinetakoak) lehorrak jadanik.
o Koloretako purpurinaz osaturiko errutulki modukoak.
o Nylon haria.
o kartulinak 25 bat zati (kolore tamaina forma eta ehundura ezberdinetakoak).
o Kola.
EBALUAZIOA:Helburu batzuk bete ditugu. gustura hartu dute parte baina idei berriak asmatzea kosta egin zaie. ekintza ez zaie oso deigarria iruditu edo eskulan ezberdinak asmatzea kosta egin zaie behintzat. Egindakoak politak geratu dira.

TAILER MOTA: “Skate” tailerra.

ADINTARTEA: 6-12 urte bitartekoentzat.

DENBORA:17:30etatik 19:00tara (epaitegiko plazara aterako gara patinan ibiltzera).

HELBURUAK:
· Ikasteko gogoak piztu.
· Psikomotrizidadea landu.
· Kaleko baliabideak eta jolasa bultzati.
· Talde ekintzak indartu.
· Autonomiarako tresnak eskuratu.
· Sormena bultzatu umeen nahiak garatzen lagunduz.
· Ondo pasa.

METODOLOGIA:
Tailerraren egunerako, umeei patineteak edo patinak ekartzea eskatu diegu.
Tailerra egiteko kalera abiatuko gara. Umeekin bi hezitzaile eta teknikari bat juango gara; kaletik ibiltzen goazen bitartean hezitzaile bat taldearen aurretik eta bestea taldearen atzetik joango da beti. Teknikaria umeekin bat taldea ezagutzen joateko.
Behin plazara iritsita hezitzaileen laguntzaz teknikariak zenbait ariketa egingo ditu haurrekin.

MATERIALA:
o Ume bakoitzeko “skate” edo patin batzuk.

EBALUAZIOA:
Balorazioa nahiko negatiboa da.
Hezitzaile bat ordezkapena egiten ari zen eta ez zuen taldea ezagutzen, teknikaria ez zuen maila ematen eta beste hezitzaileak ez du ekintza ondo koordinatu egoera ikusita.

PRAKTIKAK



1. Helburuak:
- Praktiketako pertsonak Haur Txokorako positiboa izango den lana burutzea.
- Egiten den lana praktiketako pertsonarentzat baliagarria izatea.
2. Metodologia:
- Otsaila bitarte, praktiketan ikasleak bidaltzen dituzten hezkuntzarekin erlazionatuta dagoen zentroekin harremanetan jarriko da.
- Praktiketako pertsonak egingo duen lanaren prestaketa egingo da aldez aurretik.
- Praktiken erdialdean eta bukaeran praktiketan dagoen pertsonarekin ebaluaketak burutuko dira.
3. Ebaluaketa:
- Lau hilearen bukaeran ebaluaketa orokorra bat egingo da. Ebaluaketa egiteko irizpide hauek jarraituko dira:
* Praktikak burutu dira?
* Zer egin du praktiketako pertsonak?
* Bere betebeharrak aldez aurretik prestatu dira?
* Positiboa izan al da praktiketan norbait egotea?
* Ebaluaketan egin dira?

BIXITA DIDAKTIKOAK



1. Helburuak:
- Haurrek ikastolen bitartez Haur Txokoa ezagutzea.
- Ikastola ezberdinetako haurrak Haur Txokora gerturatzea.
- Gurasoak zerbitzuaren berri izatea.
2. Metodologia:
- Egiako ikastolekin kontaktuan jarri eta bisita didaktikoak eskaini.
- Bisita didaktikoak Iraila- Abendu bitartean egingo dira.
- Ordu bat eta erdi iraungo dute.
- Haurrak Haur Txokora iristean hezitzaileon aurkezpena egingo da, ondoren Haur Txokoan egiten dena azalduko zaie eta arauak zeintzuk diren esango da (15min). Ondoren jolasten egongo dira (60min). Eta azkenik dena jasoko dute (15min).
- Haur Txokotik joan aurretik haur bakoitzari triptiko bat banatuko zaie.

EBALUAZIO SISTEMA


Ebaluaketa, edozein jendarte lanetan burutu beharreko lana da. Ebaluaketa bidez (Antxeta) Ttan Ttakun Aisialdi Elkarteko erabiltzaileen eta Haur Txokoko funtzionamenduaren informazioa jaso eta aztertu egiten da, jasotako informazio hau baliagarria izan behar du egindako interbentzioa baloratzeko eta “bide hobeago batetik” egin ahal izateko.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak etengabe jaso ahal izateko ebaluazioa sistematizatua izango da, tresna bezala fitxak, galdetegiak, memoriak eta bestelako tresnak erabiliko direlarik.
Egitasmoaren ebaluaketan iritzi eta ikuspuntu desberdinak jasotzeko asmoz, agente ezberdinek parte hartuko dute prozesuan zehar.
- 1. Haur Txokoko hezitzaile taldea, beren lana ebaluatuko duen tresna garrantzitsuenetarikoa bat asteroko koordinazio bilera izango da.
- 2. Haur Txokotik kanporako adituen gainbegiraketa.
- 3. Erabiltzaileen ebaluazioa: antolaturiko ekintzak alde batetik eta bestetik egunerokotasuna ebaluatzeko erabiliko diren tresnak.
- 4. Udal organo ezberdinek egingo duten ebaluaketa

HEZITZAILEEN FUNTZIOAK



HEZITZAILEEN FUNTZIOAK:
Hezitzaileek betetzen duten funtzioaren helburu nagusia uneoro egitasmoaren garape egokia eman dadin ziurtatzea da. Horretarako ondoko funtzioak bete beharko dituzte:
Ø Haur Txokoko ekintzak programatu, planifikatu, garatu eta ebaluatu. Behar den ekintzetan hezitzaile nahiz materiala bermatuaz. Horretaz gain, planifikaturiko hori, hilero haurrei etxera helaraziko diete.
Ø 6-12 urte bitarteko haurren kaptazioa landu. Horretarako, erabiltzaileak diren haurrei eskutitz bidez helaraziko zaie Egia Haur Txokoko programazioa, eta horretaz gain, Egiako Ikastetxeetara, hilero, programazioa banatuko da.
Ø Koordinazioa: Astero hezitzaileen artean. Hilabetero Gazteria eta giza Eskubieen Sailarekin. Lau hilean behin gutxienez Egiako ikastetxeetako orientatzaileekin. Beharren arabera, Porrontxo Jai Batzordearekin, Zai Zoi kultur koordinatzailearekin…
Ø Haur Txokoari bisitak planifikatu, garatu eta ebaluatu. Hauen eskaintza Egiako ikastetxeetara egiten da, eta ikastetxearen interesaren arabera burutzen dira.
Ø Hezitzaileak eguneroko interbentzioaren jarraipen eta ebaluazioa. Horretarako, egunero interbentzioa amaitzean berau jasoko da, eta hamabostean behineko bileretan, nahiz asteroko superbisioetan landuko da.
Ø Hurren jarraipena eta ebaluazio indibiduala. Berau, haurreko puntuarekin batera landuko dute hezitzaileek.
Ø Gazte lekuko administrazioaren jarraipena eta kontrola.
Ø Materialaren zaintza eta birjarpena. Horrekin batera, haur Txokoak gune dinamikoa izan behar du, eta hezitzaileek berau bermatzeko lana burutu behar dute.
Ø Haur Txokoaren giroa, harremanak eta jarrerak garatu nahi diren helburuekin bat datozela ziurtatzea. Berau, asteroko koordinazio bileren bidez, nahiz hamabostean behineko interbentzio jarraipen bileren bidez burutuko dira.

KANPO ERAGILEEKIN HARREMANAK




1. GAZTERIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
Sarearen arduradunarekin hilean behin koordinazio bilera burutuko da. Haur Txoko eta Gazte Lekuek osatzen duten sareko koordinazio bilera burutuko da, zerbitzu bakoitzak ordezkaturik egongo delarik.

2. ONGIZATE SAILA:
Haur Txokoko hezitzaileek Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza eta Tolerantzia arloak, eta Ongizate Sailak adosturiko protokoloak beteko ditu.
Protokolo hauen garapenaz eta argibideak emateaz, aurrez aipaturiko bi Udal Instituzioak arduratuko dira, egitasmo honen partaideen eginbeharra hauek betetzea izango delarik.

1. IKASTETXEAK
Egia auzoko ikastetxeekin (Aitor Ikastola, Maria Reina, Presentación de María, Zuhaizti eta Mundaiz) lehen kontaktua egiteko bisita didaktikoak burutuko ditugu.

Haur erabiltzaileen Ikastetxeekin harreman iraunkorra izatea garrantzitsua ikusten da informazio bilerak eginaz, informazio trukaketarako, elkarlan zehatzetarako ildoak lantzeko (eskola egutegiak, programazioak…), nahiz haurrei buruzko jarraipen bilerak eginaz, haurren jarraipen pertsonalizatua egiteko besteak beste.

2. ZAI ZOI KULTUR KOORDINAKUNDEA
Haur Txokoa auzoko agente aktibo bat izango den unetik, Zai Zoi Kultur Koordinakundearen barruan presentzia izan behar du. Honela, Egiako Haur Txokoko hezitzaile batek Zai Zoi Kultur Koordinakundean parte hartuko du.

3. GURASO / TUTOREAK
Egia Haur Txokoko erabiltzaile diren haurrak erabiltzaile izaten hasten direnean hauen guraso/tutoreekin bilera bat egingo da.
Ezagutza bilera honetaz gain, Egia Haur Txokoko erabiltzaileen guraso/tutoreei informazio puntuala helaraziko zaie beharrezkoa dela uste denean (hitzaldiak, informazio bilerak…).

4. PORRONTXO JAI BATZORDEA
Auzoko jaien antolakuntzan parte hartuko du Haur Txokoak, haurren ordezkari moduan, hauentzat eskainitako ekintzak egon daitezen jaietan eta ekintza hauek antolatuaz.

5. XUDUR TALDEA
Auzoko ospakizun kultural ezberdinen antolatzailea da talde hau (Inauteriak, festak, San Joanak). Ospakizun hauetan Haur Txokoak haurren ordezkari moduan parte hartuko du, hauei zuzendutako ekintzak egon daitezen.